
Zer da Leargi
LEARGI Lea Ibarreko herritarrek auzolanean osatutako irabazi asmorik bako kooperatiba da, herritar danei zabalik.
Herri txikiok, alkarregaz, hobeto!
Zertarako
LEARGIko bazkideen eta Lea Ibarreko herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko sortu da.
Horretarako, lekuko beharrizan sozioekonomikoei modu kooperatiboan erantzun nahi deutsiegu.
Ingurumen, ekonomia eta gizarte onurak komunitate osoarentzako lantzen doguz.
Auzolana
Herritarrek sortutako proiektua da, komunitatearen parte-hartzetik eraikia.
1
Tokikoa
Lea Ibarreko beharrizanei eta aukerei lotutako energia eredua bultzatzen du.
2
Irabazi asmorik bakoa
Helburua ez da etekin ekonomikoa, herritarrentzako eta ingurumenarentzako onurak sortzea baizik.
3
Komunitatearentzako energia eredua
LEARGIk energia berriztagarria, kontsumo arduratsua eta tokiko burujabetza energetikoa uztartu nahi ditu, herritarren esku dagoen eredu hurbilago bat eraikitzeko.