Energia Bulegoa
Energiaren inguruko zalantzak argitzeko, kontsumoa hobeto ulertzeko eta aurrezteko aukerak ezagutzeko gunea da Energia Bulegoa.
Zer eskaintzen dugu
Aholkularitza
Energia kontsumoa, fakturak eta aukerak ulertzen laguntzen dugu.
Aurrezteko gomendioak
Etxean eta egunerokoan energia modu arduratsuagoan erabiltzeko aholkuak.
Zalantzak argitu
LEARGIren funtzionamenduari, bazkide izateari edo instalazioei buruzko galderak erantzuten ditugu.
FAQ (Ohiko galderak)
Nork egin dezake bazkide eskaera?
Lea Ibarreko herritarrek eta LEARGIren helburuekin bat egiten duten pertsonek egin dezakete eskaera.
Zer abantaila ditu bazkide izateak?
Tokiko energia berriztagarrien proiektu baten parte izatea, informazioa jasotzea eta kooperatibaren erabakietan parte hartzea.
Nola banatzen da sortutako energia?
LEARGIk kudeatutako instalazioetan sortutako energia bazkide kontsumitzaileen artean banatzen da, ezarritako irizpideen arabera.
Non ikus ditzaket nire fakturak?
Bezeroen gunean saioa hasita, zure fakturak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu.