Opens in a new tab

Leargik bere lehen instalazio fotovoltaikoa Mendexako frontoian ezarri du

Udalak laga dio teilatuaren erabilpena, hitzarmen bidez, bertan 20,7 kWp-tako auto- kontsumo partekaturako eguzki instalazio fotovoltaikoa egiteko

Joan den astelehenen honetan ezarri du Leargik, Lea Ibarreko Energia Berriztagarrien Ko- munitatea Kooperatiba Elkarteak bere lehenengo instalazioa. Lanak Nafarkoop Kooperatibari esleitu dizkio Leargik. Guztira 36 plaka ezarri dituzte Mendexako frontoiaren teilatuan, eta 23.253,84 euroko aurrekontua dauka instalazioak. Inbertsioa egiteko EVE Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere jasoko du.

Mendexako bazkideentzako autokontsumo bidezko onura eta aurrezpena

Instalazioak sortuko duen argindarra, autokontsumo partekatuaren bidez erabili ahal izango dute bertara atxikita geratuko diren Mendexako bazkideek. Energia sortu eta bertan bereha- la kontsumitzeko aukera egongo da, produkzio gunetik bi kilometrotako mugaren barruan dauden bazkideen kontsumo guneetan (muga hori da estatu mailako legediak gaur egun ezartzen duena). Leargiren helburua da sortzen den energia guztia autokontsumoan era- biltzea, komenigarriago delako energia kontsumitzea soberan eduki eta saltzea baino. Nor- berak sortutako energiaren onura handiena lortzeko gakoa autokontsumoa da: zenbat eta autokontsumo gehiago, onura handiago.

Instalazio berrira atxikita geratuko diren bazkideek ez dute euren egungo argindar komertzia- lizatzailea aldatu beharrik izango. Leargik kudeatuko ditu bazkide bakoitzaren argindar faktu- ran egin beharreko moldaketak, enpresa bakoitzarekin. Instalazioa martxan ezartzen denetik aurrera, bertako bazkide erabiltzaileek euren kontsumoaren araberako kuota ordainduko dio- te Leargiri zein ohiko euren argindar enpresari. Esan bezala, zenbat eta gehiago aprobetxatu bertan sortutako energia, fakturaren beherapenean gehiago igarriko dute.

Bazkideen borondatezko diru ekarpenen bidezko inbertsioa

Instalazio hau egin ahal izateko, Mendexako Udalak doan laga dio Leargi Kooperatibari teila- tuaren erabilpena, hitzarmen bidez, 25 urterako. Leargiren ardura izango da instalatutako pla- ken mantenua baita horiekin lotutako segurtasunarena ere. Lagapen hitzarmena abenduaren 16an sinatu dute Mendexako alkate Mari Jose Uriartek eta Leargi Kooperatibako lehendakari Gaizka Muñozek.

Inbertsioa bera Leargi Kooperatibako bazkideek finantzatuko dute, borondatezko diru ekar- penen bidez, mailegu gisa. Hurrengo asteetan egingo da Mendexako bazkideekin batzarra, inbertsio honen gaineko informazio zehatza emateko.

Irabazi asmorik gabeko eta izaera sozialeko kooperatiba da Leargi, 2022ko urrian eratu zen, eta gaur egun Lea Ibarreko bost herritako 187 pertsona dira bazkide erabiltzaileak (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar). Bost udalak, era berean, Energia Berriztaga- rrien Komunitate horretako bazkide laguntzaileak dira.

Related posts